94 672 31 00 / TU DENTISTA EN LAUDIO/LLODIO

Pertsona heldu askok ortodontzia-tratamendua hasten dute, haurrak edo gazteak zirenean egin ez zutenez, orain konpondu beharreko arazo larriak dituztelako, edo beren aurpegiaren estetika hobetu nahi dutelako irribarre berri batekin. Ez dago adin-mugarik ortodontzia jartzeko, aho osasuntsua besterik ez da izan behar. 

Ortodontziak ahoko arazoak konpontzen ditu eta, gainera, aurpegia gazteago egiten du, irribarre polit baten bidez.

Gazteek goiko hortzak erakusten dituzte irribarre egiten dutenean. Urteek aurrera egin ahala, goiko ezpaina erori egiten da, hortzak estaltzen ditu eta ez dira lehen bezala ikusten. Ortodontzistak hortzak birkokatzen ditu, itxura gazteagoa emateko, eta ahoa, bere osotasunean, asko hobetzen da. Helduen kasuan, ortodontziak gaztetu egiten du, eta ondorio hauek izaten ditu hortzetan, ahoan eta ezpainetan:

– Hortzak lerrokatu egiten dira eta beste itxura bat lortzen da, irribarre estetiko eta osasuntsu baten bitartez. Ezpainen artean, hortzak simetriko ikusten dira.

– Maloklusioa konpontzen da eta hortzek elkar primeran ahokatzea lortzen da. Aurpegia eta irribarrea harmonikoagoak eta simetrikoagoak dira, eta, azken batean, politagoak.

– Urteek aurrera egin ahala, goiko ezpainak estaltzen zituen goiko hortzak berriz erakusten dira. Hortzak primeran lerrokatzen dira eta goiko ezpainak lehengo jarrera berreskuratzen du. Irribarre egitean, goiko hortzak erakusten dira, eta hori gaztetasunaren seinale da.

– Ezpainaren jarrera berreskuratzen da hortzak barrurantz kokatuta daudenean eta urteen poderioz ezpaina erori egin denean.

– Ezpainaren jarrera egokia berreskuratzen da, irtena bazegoen, hortzen jarrera berriak lerrokatu egiten baitu, eta itxura gazteagoa eta orekatuagoa lortzen da.

Irribarre polita eta gaztea izateari esker, autoestimua, konfiantza eta norberarekiko segurtasuna berreskuratzen dira, adinari erreparatu gabe. Izan ere, irribarre atsegina, hau da, hortzak lerrokatuta eta osasuntsu izatea, bisita-txartelik onena da gizarte- eta lan-harremanetan.

Yandiola hortz-klinikan, konponbide egonkorrak bermatzen ditugu, baita emaitza funtzionalak ere, hortzak lerrokatuta eta masailezurrak jarrera egokian kokatuta. Horrez gain, ezin dugu ahaztu helduaroan ortodontzia jartzeak hortzen eta hortzoien osasuna hobetzen duela eta, horri esker, betiko iraun dezaketela.

Para mejorar su funcionamiento, Clínica dental Yandiola utiliza cookies. Al navegar por este sitio estás aceptando el uso de cookies., pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
/* Estilos para menú plegable móvil Divi */ /* JS para menú plegable móvil Divi */