Zure seme-alabak oraindik ez badituzu eraman odontopediatrarenera, eraman itzazu ahal bezain laster. Lehen bisita 6 urterekin egitea gomendatzen da, eta adostasuna dago, adinari dagokionez, ortodontzia jarri beharra ala ez aintzat hartu behar dela behin betiko hortzak ateratzen hasten direnean, hau da, 6 eta 8 urte bitartean.
Ortondontzia adin goiztiarrean jartzearen helburua da hezurraren haziera desegokia zuzentzea eta masailezurren haziera egokia sustatzea, haurra oso azkar hazten ari dela baliatuta.
Zure seme-alaben ahoa behatu behar duzu?
1. Goiko eta beheko masailezurrek ez dute zabalera bera, eta hortzek ez dute elkar ahokatzen. Soilik jan edo masteka dezake masailezurra alde baterantz mugituta, alde horretako hortzek elkar ahoka dezaten. Haginkada gurutzatua zuzentzeko ortodontzia 6-7 urterekin oso erraza izaten da, eta haurrak ondo mastekatzea eta aurpegiaren harmonia berreskuratzea oso erraz lortzen da, 6 eta 9 hilabete artean.
2. Hortzak gaizki jarrita ateratzen zaizkio, oker, biratuta, metatuta, gainjarrita, edo ez dira guztiz ateratzen. Horrek esan nahi du ez dutela nahikoa leku, eta argi ikusten da goiko eta beheko lau ebakortzak 7-8 urte dituztenean atera direnean. Ebakortzak atera eta berehala, 7-8 urte dituztenean, ortodontzia-tratamendua jartzeak lekurik ezagatik atera zaizkionak lerrokatzeko hortzak atera behar izatea saihestuko dio, eta aurpegi-estetika ere hobetuko dio.
3. Goiko edo beheko hortzak ateratzen zaizkio ahoko hezurrak bestela hazi zaizkiolako. 6-7 urte dutenean ortodontzia-tratamendua jartzeak hezur horien haziera oztopatu edo bultzatzea lortzen du, primeran elkar ahoka dezaten.
Gure gomendioa da ortodontistarenera 6 urte dituztenean eramatea; bisitak doakoak dira eta euren osasunerako onurak oso handiak dira. Ortodontzia adin goiztiarrean behar baldin badu, haziera gure alde daukagu, arazo horiek modu erraz eta eraginkorrean konpontzeko. Zalantzarik gabe, unerik onena da arazoa, baldin balego, konpontzeko, eta, horrela, nerabezaroko arazoak saihestuko dira.
Zure seme-alaben ahoan halako sintomarik ikusten baduzu, ez izan zalantzarik, eskatu hitzordua DOAN eta azterketa pertsonalizatua egingo diogu; zure seme-alabek bizitza osoan eskertuko dizute.