Hartu hitzordua
94 672 31 00
Irekiera-ordutegia
Astelehenetik ostegunera
9:00-13:00 / 15:00-19:00
Ostiraletan 09:00-13:00
Zure zain egongo gara
Karmengo Ama Birjina 13
01400 Laudio/Llodio (Araba)
Zure hortz-osasuna 1945az geroztik zaintzen
Zure kasua aztertu eta tratamendu eta teknikarik egokienen bitartez konpontzen dugu.

Inplantologia
Hortz-inplanteak titaniozko sustrai artifizialak dira, hortz naturalen ordez jartzen direnak pazienteen masailezurrean txertatuta, hortz finko berriei eusteko.
Inplantea masailezurrean jarri eta bi hilabete ondoren, hezurra inplantearen azaleraren zimurrei lotzen zaie eta, horri esker, egonkortasun iraunkorra lortzen da. Denbora hori igaro ondoren, inplanteari behin betiko zorroa jartzen zaio, horrela ahoaren funtzioa eta estetika berreskuratuta.
Operazioa gure kontsultan bertan egiten da, anestesia lokala erabilita, batere minik egin gabe.
Ezagut ezazu prozedura osoa zehatz-mehatz zuzenean gugana jota 94 672 31 00 telefono-zenbakiaren bitartez.
Printzipioz, hortz bat edo zenbait galdu dituen pertsona orok jar ditzake inplanteak; hala ere, badira beste aukera batzuk, hala nola, protesi partzial erauzgarriak, protesi erauzgarriak edo ohiko protesi finkoak.
Horregatik, azterketa serioa egin eta pazienteari jakinarazten diogu zer lor daitekeen zehazki.
Abantailak
Lehen bezala jango duzu berriz ere
Zure aho-osasuna hobetu eta hezurra galtzea saihestuko duzu
Irribarrea berreskuratuko duzu
Barailaren artikulazioaren gainkarga hobetuko duzu
HARREMANA
› Helbidea
› › Virgen del Carmen, 13
› › 01400 Laudio/Llodio (Araba)
› Telefonoa
› › 94 672 31 00
LEHEN BISITA DOAN
Gure klinikarako lehen bisita guztiz doakoa da.