Hartu hitzordua
Irekiera-ordutegia
Astelehenetik ostegunera
9:00-13:00 / 15:00-19:00
Ostiraletan 09:00-13:00
Zure zain egongo gara
Karmengo Ama Birjina 13
01400 Laudio/Llodio (Araba)
Zure hortz-osasuna 1945az geroztik zaintzen
Zure kasua aztertu eta tratamendu eta teknikarik egokienen bitartez konpontzen dugu.

Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI)
Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) garrantzitsua eta beharrezkoa da haurren aho-hortzen osasuna bermatzeko; hain zuzen ere, erabakitzaileak diren adinetan, hortzeria ona garatzeko eta hori bizitza osoan osasuntsu egon dadin izan beharreko zainketa-ohiturak hartzeko.
Yandiola hortz-klinikak Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Osakidetzaren Haurren Hortzak Zaintzeko Programan parte hartzen du. PADI programaren bitartez, Osakidetzak Euskal Autonomia Erkidegoko 7 eta 15 urte bitarteko haur guztiei kupoia edo taloia helarazten die, eurek aukeraturiko itundutako dentistan erabiliko dutena GUZTIZ DOAN tratatu ahal izateko.
PADIren BARNEKO ARRETA
Programaren barruan, urteko azterketa egiten da, zeinetan aho-hortzen higienearen, elikaduraren eta abarren inguruko informazioa ematen den, hortzeria iraunkorra miatu eta aztertu eta, komeni den kasuetan, medikuaren jarraipena egiten da.
Dentista bakoitzaren irizpidearen arabera, ondokoak egin daitezke:
- • Osasuntsu dauden hortz iraunkorretako fisurak edo hobiak zigilatu; horrek txantxarrak agertzea saihestuko du.
- • Obturazioa pieza egonkorretan (enpasteak), txantxarrak daudenean.
- • Pulpa-lesioen tratamendurik egokiena.
- • Behin-behineko hortzen erauzketa (esne-hortzak).
- • Hortz iraunkor baten erauzketa, betiere familia-dentistaren oniritziarekin eta bestelako tratamendu kontserbatzailerik egon ezean.
- • Tartrektomia (garbiketa), behin betiko hortzerian kalkulua eta/edo kanpoko pigmentazioak antzemanez gero.
Programak ez du barne hartzen esne-hortzen edo lehen hortzaldiaren tratamendua, erauzketak salbu, ezta Ortodontzia tratamenduak ere.
Behar duzun edozein informaziorako, hona hemen gure telefono-zenbakiak:
ARABA 945.01.66.51 / BIZKAIA 944.03.36.07/08/09
HARREMANA
› Helbidea
› › Virgen del Carmen, 13
› › 01400 Laudio/Llodio (Araba)
› Telefonoa
› › 94 672 31 00
LEHEN BISITA DOAN
Gure klinikarako lehen bisita guztiz doakoa da.